Gauza jakina da alokairuaren prezioak nabarmen egin duela gora azkeneko urteotan, eta halaxe erakusten dute Urumea bailarako datuek ere: Astigarragan %26 garestitu da alokairua zazpi urtetan, eta Hernanin %22. Bi herrietako datuak eskuratu ditugu, Tokikomek eta EITBk elkarlanean landutako Saretzen proiektuaren baitan.
Astigarragan, 698 eurokoa zen batazbesteko alokairu-errenta 2016an, eta ordutik etengabe egin du gora, 2023an 878 eurokoa izateraino, ia 200 euro garestiagoa.
Hernanin bajuagoa da batazbesteko alokairu-errenta, baina gorakada oso nabarmena izan da bertan ere. 2016an 595 eurokoa bazen, 731 eurora igo zen joan den urterako.