Euskadi Bono Denda kanpaina, martxan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 30a, 00:00

Euskadi Bono Dendaren bosgarren edizioak 3,5 milioi euroko ekarpena egingo du Euskadiko merkatari txikien salmentak indartzeko, eta parte hartu nahi duten saltokiek dokumentazio guztia aurkeztu beharko dute. Gaur arte eman daiteke izena kanpainan. Herritarrek bonuak trukatzeko epea, berriz, azaroaren 15ean hasi eta abenduaren 5ean amaituko da. Bonu bakoitzak 10 euroko balioa du, eta 30 euro edo gehiagoko erosketetan aplikatu ahal izango da. Gehienez hiru bonu erabili ahal izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!