Ze giro gaur?

Bide beretik

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 29a, 08:43

Gaur eguna atzokoaren oso antzekoa izango da. Behe-lainoa leku batzuetan eguerdira arte ez da desegingo, baina zeruan lainoekin eta ostarteekin jarraituko dugu, beti ere ipar isurialdean garbiago egongo delarik. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da goizean eta ipar-ekialdera egingo du arratsaldean. Tenperatura maximoak igo egingo dira, eta 18 eta 20 ºC artekoak izango dira. Giro epela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!