Euskadi Bono Dendaren bosgarren edizioak 3,5 milioi euroko ekarpena egingo du Euskadiko merkatari txikien salmentak indartzeko eta parte hartu nahi duen saltokiak dokumentazio guztia aurkeztu beharko du. Kanpainan izena eman daiteke, bihar arte. Herritarrek bonuak trukatzeko epea azaroaren 15ean hasi eta abenduaren 5ean amaituko da. Programa honek atxikitako establezimenduetan ondasunak kontsumitzeko dirulaguntzak ematen ditu deskontu-bonuen bidez. Bonu bakoitzak 10 euroko balioa du, eta 30 euro edo gehiagoko erosketetan aplikatu ahal izango da eta gehienez hiru bonu erabili ahal izango dira.