Zubipen jokatuko du gaur arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Hernaniko Euskal Ligako nesken taldeak. Azken bi jardunaldietan 4 puntu lortu ditu taldeak etxetik kanpo, eta etxean jarraipena eman nahi diote bolada onari. Gaurkoan Eibar izango da Hernaniren aurkaria, eta partidu parekatua izatea espero da.
Ohorezko Erregional mailako mutilen taldeak, berriz, Puion jokatuko du bihar, 16:30etan. Emaitza gorabeheratsuak jaso ditu Hernanik orain arte, eta sailkapeneko azken postuan dagoen Vasconiaren aurka arituko da bihar.
Mundarrok ere bihar arratsaldean jokatuko du, Zarkumendegin, Mariñoren aurka. Oraindik ez du partidurik galdu Astigarragako taldeak, eta marka horri eusten jarraitu nahi dute jokalariek.