Palestinari babesa, Euskal Herriko txoko ezberdinetan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 24a, 00:00

Hernani BHIko ikasleak eta irakasleak ere kontzentrazioa egin zuten.

Genozidioa Stop lelopean astelehenean Euskal Herriko udaletxe guztien aurrean kontzentrazioak antolatu ziren Palestinako herriari babesa eskaintzeko. Hernanin Plaza Berrin izan zen eta Goizuetan herriko plazan, besteak beste. Hernani BHIko ikasleak eta irakasleak ere parte hartu zuten ikastetxean bertan egin zuten kontzentrazioan. «Ez da gerra bat, herri oso baten aurkako genozidioa da, lurralde oso baten suntsiketa, nazioarteko lege guztiak eta gizateriaren duintasuna ehortzen dituena. genozidioa gelditu, Palestina askatu» lelopean Palestinako banderak aireratu ziren txoko guztietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!