Ze giro gaur?

Lainoek irabaziko omen dute gaurko partida

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 22a, 09:20

Bustitik hasi dugu gaurko eguna, eta atertu duen arren, badirudi lainoek irabaziko diotela gaurko partida eguzkiari. Zerua oso lainotuta egongo da ipar partean, eta euria egingo du, egunaren aurreneko zatian bereziki. Arratsaldean ateri eutsiko dio, eta gutxitu egingo dira lainoak. Gainera, ipar-ekialdeko haize fina ibiliko da, eta giro frexkoa izango dugu, 18 graduko tenperatura maximoekin. 13 gradukoak izango dira minimoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!