Ur Miak Elur Txori gainditu du Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 22a, 00:00

Elur Txori eta Ur Mia taldeetako bolariak.

Ereñotzuarrek 10-6 gainditu dituzte hernaniarrak hirugarren jardunaldian, 435-361 brilekin markagailuan.

Gipuzkoako Taldekako Bola Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zuten asteburuan, eta Ur Mia eta Elur Txoriren arteko derbian ereñotzuarrak izan ziren nagusi. Ereñotzun jokatu zen lehia eta 435 brila lortu zituen Ur Mia taldeak eta 361 Elur Txorik. 10 puntu eskuratu zituzten ereñotzuarrek eta 6 puntu hernaniarrek. 

Jokalariz jokalari, ondorengo emaitzak lortu zituzten ereñotzuarrek: Ibon Miner 129 brila, Joxe Mari Etxebeste 129 brila, Mikel Arroio 102 brila eta Iñaki Miner/Leandro Miner 75 brila. Elur Txoriko kideen emaitzak honakoak izan ziren: Patxi loreak 104 brila, Fermin Zuloaga 95 brila, Fernando Gallego 82 brila eta Rosa Santos 80 brila.

Hiru jardunaldi ondoren Ur Miak 16,5 puntu ditu eta Elur Txorik 15,5 puntu. Beheko B multzoan daude biak eta Ibarrak 16 puntu eskuratu ditu. Goiko A Multzoan Zarautzek 18,5 puntu ditu, Ategorrietak 16 puntu eta Ostadarrek 13,5 puntu.  Goiko A Multzoan lau talde zeuden eta Txoritegik 37,5 puntu lortu ditu, Gabiri 1ek 27 puntu, Liztormendik 18 puntu eta Gabiri 3k 13,5 puntu. Goiko B Multzoan Danantzakok 24 puntu eskuratu ditu, Gabiri 2k 22 puntu eta Belatxingak 2 puntu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!