Hernaniko seniorrak nagusitu ziren etxean

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 22a, 00:00

Berriz ere garaipena Hernanik.

Lehenengo hiru jardunaldietan garaipena lortu du Hernanik. Liderraren aurka arituko dira asteburuan.

Garaipena lortu zuen igandean Hernaniko Eskubaloi Elkarteko senior mailako mutilen taldeak. 30-25 irabazi zuen Saiekoren aurka, partidu txukuna osatuta. Lehenengo hiru jardunaldietan irabaztea lortu du Hernanik, eta fasea goiko postuetan amaitzeko hautagai argia da. Asteburuan Munttarpe liderraren aurka arituko da. 

Jubenil mailan garaipena eskuratu zuen Mundarrok. Usurbilen jokatu zuten larunbatean, eta 23-30 nagusitu ziren astigartarrak. Hernanik atsedenaldia izan du jardunaldi honetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!