Hernanik irabazi zuen bigarren mailako derbia

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 22a, 00:00

Garaipenik ezin lortu neskek.

Nagusitasunez irabazi zuten hernaniarrek; 45-75. Mundarroko lehenengo mailako taldeak ere garaipena eskuratu zuen. 

 

Ostiral arratsaldean jokatu zuten Astigarragan Gipuzkoako 2. mailako saskibaloi partidua. Mundarro eta Hernaniren arteko derbia nagusitasunez irabazi zuen Hernanik, 45-75, etxekoei aukerarik utzi gabe. Hirugarren laurdenean lortu zuen Hernanik zuloa haunditzea, 4-18 partzialarekin.

Koska bat gorago, Gipuzkoako lehenengo mailan, garaipen garrantzitsua lortu zuen Mundarrok. Azken momentura arte emozioa mantenduta, 52-51 irabazi zuen Donosti Dolphins taldearen aurka.

Kontrara, garaipenik gabe geratu zen Gipuzkoako lehenengo mailako nesken taldea. Etxean jokatu arren, 45-59 galdu zuen Goierriren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!