Astelehen goizean eguzkia jaun eta jabe, hego-haizea eta giro epela. Tenperatura maximoak 20 º-tik gorakoak izango dira leku gehienetan, Kantauri isurialdeko zenbait tokitan 25 ºC-ra gerturatuko da. Egunaren erdiko orduetan kostaldean haizea mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da eta barnealdean haizeak arratsaldean egingo du iparraldera. Arratsaldea aurrera joan ahala hodeiak ugarituz joango dira, iparraldetik hasita, eta egunaren amaieran euri apur bat egingo du, batez ere Kantauri isurialdean.