Agin Laburu bigarren, Alaia Martinek irabazi duen Eibarko final-laurdenetako saioan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 21a, 00:00

Agin Laburu Eibarren, ikusleak agurtzen.

Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Martin. Laburuk ere finalerdiatara sailkatzeko pauso ia erabakigarria eman du.

 

Alaia Martin oiartzuarrak irabazi zuen larunbatean, Eibarren, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo final-laurdena. 531,5 puntu eskuratu zituen Martinek eta finalerdietara sailkatu da. Bigarren izan zen Agin Laburu astigartarra, 503,5 punturekin, eta oraindik beste lau saio falta arren, finalaurrekotara sailkaturik dagoela esan daiteke. Ondoren sailkatu ziren: Eneko Araiztegi (469 puntu), Haizea Arana (458,5 puntu), Manu Goionaga (448 puntu) eta Aratz Igartzabal (438 puntu).

Atzo aritu ziren bertsotan, Beñat eta Unai Gaztelumendi anaiak Errenterian, eta Kronika itxi zen unean oraindik ere azken emaitzarik ez zegoen. Gainontzeko saioei dagokienez, urriaren 26an Azkoitian arituko dira Eli Pagola ereñotzuarra eta Asier Azpiroz 'Azpi'; urriaren 27an Irunen kantatuko du Eñaut Martikorena hernaniarrak; eta azaroaren 3an izango da Andoni Rekondo hernaniarraren eta Nerea Elustondoren txanda. Saio guztiak 17:00etan hasten dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!