Tenperaturak nabarmen egingo du gora hego haizearekin. Kantauri isurialdean tenperatura maximoak 25 ºC-ren bueltan geldituko dira. Egunsentian lainogune batzuk agertu dira, baina gainerako orduetan giroa argia izango da, goi-laino finekin; arratsaldeak aurrera egin ahala hodeitza hori gutxituz joango da. Haizea hegotik ibiliko da eta kostaldean baliteke arratsaldean brisa apur bat altxatzea.