Egunak aurrera egin ahala, lainotza arinduz eta giroa epelduz. Hodeitsu argituko du egunak, baina orduek aurrera egin ahala lainotza zulatuz joango da eta gainerako orduetan hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira. Hegoaldeko haizea ibiliko da eta arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldera egingo du, eta gaualderako ahuldu eta aldakor geldituko da. Tenperatura maximoak 18 eta 22 ºC artekoak izango dira.