Talde nagusien partidurik ez, Zubipen eta Zarkumendegin

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 19a, 00:00

Elene Lujambio hernaniarra.

Sestaon ariko dira Euskal Ligako neska hernaniarrak, Arrasaten Ohorezko Erregionaleko mutilak, eta Donostian Mundarroko mutilak.

Etxetik kanpo jokatuko dute asteburu honetako partidua bailarako hiru futbol talde nagusiek. Pasa den asteburuko garaipenei jarraipena ematea izango da helburua.

Hernaniko Euskal Ligako neskek Galindo zelaian jokatuko dute, Sestao Riverren aurka. Bizkaitarrek 5 porrot jaso dituzte lehenengo 6 jardunaldietan, eta sailkapeneko beheko postuetan daude. 17:30etan hasiko da partidua.

Ohorezko Erregional mutilek, berriz, Arrasaten jokatuko dute 16:30etan. Bi taldeak puntu kopuru berarekin iritsi dira jardunaldi honetara: 2 garaipen, berdinketa 1 eta 2 porrot. Hernanirentzat garrantzitsua da irabaztea postuak igotzen joateko.

Azkenik, Martutenen jokatuko du Mundarroren lehenengo taldeak. Amara Berriren aurka arituko dira astigartarrak, 19:30etatik aurrera. Lehenengo lau jardunaldietan ez du partidurik galdu Mundarrok, baina kosta egiten zaio garaipenak pilatzea. Gaurkoa aukera ona izango da dinamika aldatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!