Giro ilunarekin hasi dugu ostirala ere, euriarekin. Argituko ote du? Euskalmeten arabera, eguraldiak egonkortzera egingo du, baina goizean zaparradak botako ditu oraindik, ipar partean bereziki. Arratsaldean atertuko du, baina fronte bero bat iritsiko da mendebaldetik, eta gauean ere egin dezake euri pixka bat. Ipar-mendebaldeko haizearekin jarraituko dugu, baina lasaitzera egingo du. 18 gradukoak izango dira tenperatura maximoak, eta 11 gradukoak minimoak.