Oso eguraldi petralarekin hasi dugu osteguna, eta halako giroa izango dugu egun osoan zehar: euritsua eta hotza. Zaparradak botako ditu maiz, haundiak tarteka, eta trumoiak ere joko du. Ipar-mendebaldeko haizeak gogor joko du eguerditik aurrera, eta hotz-sentsazioa areagotuko du, kostaldetik gertu bereziki. Tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira, 17 gradura; eta 13 gradukoak izango dira minimoak.