Hezurretako gaitza detala 
behar zun esplikatzea 
kilo gehiegi detala eta 
kostatzen zait ibiltzea 
baina oraindik ez nago gaixo 
ondo arkitzen naiz zea! 
Goserik bizi baino askozaz 
nahio det janda hiltzea. 
Elikaduraren Nazioarteko Eguna da gaur. Bertso munduan ere asko dira jatun onaren fama izan dutenak, baina guztietan bat nabarmentzen bada hori Jon Azpillaga da. Sebastian Lizasok botatako bertsoari arrazoi indartsuarekin erantzun zion Azpillagak. Bertso hauek Auspoa bildumako 'Hasi, Azpillaga' liburuan aurkitu daitezke.
Hezurretako gaitza detala 
behar zun esplikatzea 
kilo gehiegi detala eta 
kostatzen zait ibiltzea 
baina oraindik ez nago gaixo 
ondo arkitzen naiz zea! 
Goserik bizi baino askozaz 
nahio det janda hiltzea.