Arratsaldetik aurrera zaparradak mardulagoak izango dira eta tenperaturak behera egingo du. Goizean hego haizeak fronte ahul bat bultzatuko du eta euri pixka bat egingo du. Eguerdi partean, behin frontea pasata, atertu eta hodeitza zertxobait zulatu liteke. Alabaina, arratsaldean egoera erabat aldatuko da; haizeak ipar-mendebaldera egingo du eta zaparrada mardulak botako ditu leku askotan eta ekaitzak ere jo dezake, batez ere gauean. Tenperaturak behera egingo du arratsaldean eta eguneko tenperatura minimoak gauean neurtuko dira.