Zure egualdi kontu horrekin
asperturikan naukazu,
irrati bidez goiz da iluntze
hor ari zera jo-ta-su,
gauza bat ona badaukazu zuk
ta horretan zera maisu,
hegohaizea datorrenean
beti igerritzen zaizu.
Hego-haizearekin hasi dugu gaurko eguna, eta askori nabaritzen zaio bere efektua. Halaxe esan zion Lazkao Txikik Imanol Lazkanori ere, 1991ko saio batean, Irunen.
Zure egualdi kontu horrekin
asperturikan naukazu,
irrati bidez goiz da iluntze
hor ari zera jo-ta-su,
gauza bat ona badaukazu zuk
ta horretan zera maisu,
hegohaizea datorrenean
beti igerritzen zaizu.