Hego haizea nabarmenduko da. Hego edo hego-ekialdetik joko du, eta harrotuta ibiliko da; bereziki ekialdeko mendialdeetan. Horren ondorioz, tenperaturak gora egingo du Kantauri isurialdean, eta maximoak 27-28 ºC ingurukoak izango dira; Goizean hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira, batez ere ipar partean. Arratsaldean, ordea, lainotu egingo du eta baliteke han-hemenka euria egitea, tarteka zaparrada txikiren batekin..