Elur Txorik garaipena eskuratu zuen Gipuzkoako Taldekako Bola Txapelketako bigarren jardunaldian

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 15a, 00:00

Gipuzkoako Taldekako Bola Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten asteburuan. Ur Mia taldeak atsedenaldia zuen, eta Elur Txorik garaipena eskuratu zuen Ibarra-Belauntza taldearen aurka. 363 birla lortu zituzten hernaniarrek, 9,5 puntu guztira, eta kanpoko taldea 6,5 puntutan geratu zen. Jokalariz jokalari, ondorengo emaitzak lortu zituzten hernaniarrek: Patxi Loreak 105 brila, Juan Mari Apaolaza 38 birla, Fernando Gallego 127 brila eta Femin Zuloaga 93 brila. Aste honetan jokatuko dute Ur Miaren eta Elur Txoriren arteko derbia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!