Arratsaldean lainoguneak ugaritu egingo dira. Goizean ostarteak zabalak izango dira eta eguzkitsu egongo da. Arratsaldetik aurrera lainoak ugarituz joango dira, eta baliteke iluntzetik aurrera zaparradaren bat botatzea, bereziki hegoaldean eta ekaitzak ere jo dezake lekuren batean. Goizean haizea hegoaldetik suabe ibiliko da eta eguerditik aurrera Kantauri isurialdean ipar-ekialdera aldatuko da eta Mediterraneo isurialdean hego-ekialdetik ibiliko da. Tenperatura maximoak ipar partean jaitsi egingo dira eta gainerako lekuetan aurreko eguneko maila berdintsuan geldituko dira; oro har, 23-25 ºC artekoak izango dira.