Herri kirolez ase, sagardoz busti eta erremontez jantzi zen Galarreta

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 12a, 00:00

Urumea bailara osoko herritarrak, erremonteaz gozatzen, atzo arratsaldean Galarretako harmailetan.

Urumea bailara osoko herritarrak bildu zituen Kronikaren aldeko erremonte jaialdiak, atzo arratsaldean; eta giro polita izan zen hasieratik bukaerara.

Giro aparta izan zuen, beste behin, Kronikaren aldeko erremonte jaialdiak. Urumea bailara osoko herritarrak bildu ziren atzo arratsaldean Galarreta fron­toian, jaialdi konpletoare­kin: herri kirol erakustaldia ha­sieran, erremonte txapelketa laburra ondoren, eta sagardoa eta pintxoak uneoro.

Erakustaldi polita eskaini zuen Andoni Saizarrek harrijasotzen, agur eta guzti.

Ikuskizun politarekin eman zioten hasiera herri kirolariek: Epeleko Igoin Pikabea eta Loidiko Kimetz Oñederra aizkoran, eta Pagoagako Andoni Saizar harrijasotzen. Andoni Rekondo eta Eñaut Martikorena bertsolariek ere girotu zuten arratsaldea, festa frontoi barrura mugitu aurretik. Eta hortik aurrera, giro goxoa izan zen, erremonte partidu ikusgarriek eta jan-edanak lagunduta. Partiduen arte­an, Ttarla taldeko dantzari gazteek hartu zuten protagonismoa kantxan, bi emanaldirekin, eta bailarako sortzaileen produktu ederrak ikusi eta erosteko aukera ere izan zen harmailen atzealdean bertan.

Sagardorik ez zen falta izan inorentzat, arratsalde osoan zehar.

Kronikak eskerrak eman nahi dizkie atzokoan Galarretara hurbildu ziren guztiei, parte hartu zuten herri kirolari, erremontista, bertsolari, dantzari eta sortzaileei, eta baita jaialdiari bere laguntza eta babesa eskaini dioten guztiei ere.

Partidu ederrak jokatu zituzten txapelketa laburreko zortzi erremontistek.
Erlazionatuak

Kronikaren aldeko erremonte jaialdia

Kronika - Erredakzioa urr 12

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!