Hitzordu seinalatuak, kirol gutxiko asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 12a, 00:00

Markel Lizeaga esku pelotariak partidu garrantzitsua dauka gaur, Xabi Apaolazarekin batera.

Gaurko 'egun gorria' tarteko, zenbait kiroletan atseden hartu dute txapelketa ofizialek asteburu honetan.

Ez da ohiko asteburua izango, kirol txapelketei dagokienean. Izan ere, gaurko 'egun gorria' tarteko, atseden hartuko dute zenbait kiroletan. Bailarako saskibaloi taldeek, esaterako, ez dute partidurik jokatuko asteburu honetan. Eskubaloiari dagokionez, berriz, atsedena daukate Hernaniko mutil senior, jubenil eta kadeteek. Mundarroko eta Hernaniko neska jubenilak etxean ariko dira bihar goizean.

Boleibolean, bestalde, Donostian daukate hitzordua Euskal Ligako mutil hernaniarrek gaur, 10:00etan Manteon, Bera Beraren kontra.

Atseden hartu baino, lehiari ekingo diona Hernaniko errugbi talde nagusia izango da: Landaren jokatuko du Ohorezko B Mailako estreinako partidua bihar, 12:00etan, Real Oviedoren kontra. Eta bere osotasunean eutsiko dio erritmoari futbolak, atsedenik hartu gabe. Nesken Euskal Ligan, Getxon jokatuko du Hernanik bihar, 16:00etan, Bizkeneskak taldearen kontra. Ohorezko Erregionaleko mutilek ere bihar jokatuko dute, 12:00etan Zubipen, Mutrikuren kontra. Eta Mundarrok Errenterian dauka Erregional Preferenteko zita: gaur 17:30etan, Touringen kontra.

Pelotan ere, ohi baino partidu gutxiago izango dira aste honetan, eta gehienak ostegunera edo ostiralera aurreratu dituzte. Dena den, Xabi Apaolaza eta Markel Lizeaga hernaniarrek gaur jokatuko dute, Gipuzkoako ohorezko mailakoa. Ikaztegietan ariko dira 16:00etan, Intxurreren kontra, eta lidertza daukate jokoan.

Kiroletako albiste guztiak irakurgai daude kronika.eus atariko kirolen atalean, hemen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!