Eguraldi lasaia dago iragarrita gaurko, eta giro ederrarekin hasi dugu ostirala, zerua urdin-urdin. Ostarteak zabalak izango dira gaur, baina arratsaldean ugarituko dira lainoak, eta baliteke euri pixka bat egitea ere. Hegoaldeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean zakartu egingo da. Tenperatura maximoak pixka bat igoko dira, 22 gradura arte. Minimoak 10 gradukoak izango dira.