Mundarroko eta Hernaniko neska jubenilak etxean ariko dira igandean

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 11a, 09:49

Aloña Mendiren bisita jasoko dute astigartarrek 11:00etan, eta Zarautzen kontra ariko dira hernaniarrak 12:00etan. Hernaniko mutilen talde nagusiek atseden hartuko dute asteburuan.

Etxean ariko dira, asteburu honetan, Mundarroko eta Hernaniko neska jubenilen taldeak. Igandean jokatuko dute biek. Astigartarrek goizeko 11:00etan jasoko dute Aloña Mendiren bisita, Astigarragako kiroldegian. Eta hernaniarrek eguerdiko 12:00etan daukate hitzordua, Zarautzen kontra, Hernaniko kiroldegian.

Aldiz, atseden hartuko dute Hernaniko mutilen talde nagusiek, asteburu honetan. Seniorrei jardunaldi honetan egokitu zaie atseden hartzea, eta Euskal Ligako jubenilen eta kadeteen kasuan, etenaldia izango du txapelketak asteburuan.

Hernaniko neska kadeteek Eibarren kontra jokatuko dute igandean, goizeko 11:45etan hasita, Ipuruan.

Eta mutil infantilek, azkenik, larunbatean hasiko dute Gipuzkoako Liga. Bergararen kontra ariko dira, eguerdiko 12:00etan Hernaniko kiroldegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!