Haize bolada oso gogorrak espero ziren gaurko, eta halaxe izan da. Indar haundiarekin jo du haizeak Urumea bailaran, egun osoan zehar; eta kalteak eragin ditu. Lurrera eroritako adarrak ikusi daitezke nonahi, bereziki landa eta mendi inguruetan; eta zenbait enbor ere hautsi ditu haizeak. Hernaniko Atarrabiyo parkeko zuhaitz bat da argazkikoa, erditik puskatuta.