Eguneko bertsoa

Urriaren bederatzikoa

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 9a, 09:03

Urriak bederatzi ditu gaur, eta bederatzi puntukoa da gaurko bertsoa. Amets Arzallusek azken Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean 'Oreka' hitzari erantzunez abestutakoa. 

Hizkuntzetan badira
hemen zenbait talde
ta batetik bestera
pentsa ze alde!
Diglosiaz egingo
bagenuke galde
erdera ta euskera
noizko parez pare?
Gu beti herabe
mutu eta grabe
sarri hitzik gabe
ta besteak jabe
orekatikan oso
urruti gaude!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!