Eguneko bertsoa

Sarraskiari

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 8a, 09:29

Alaia Martinek 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean Gazako egoerari buruz abestutako bertsoa dakargu gaurkoan. 

Umeen lanbidea
ez al da jolasa
libre hitz egitea
ta hartzea arnasa
haziz haziz joatea
goxo euren kasa?
Baina batzuei antza
ezin zaie pasa
pixkana zabalduaz
Pandoraren kaxa
odolez zikindu da
munduko atlasa
baina ohartuz gero
begitan dut gatza
munduko zaurietan
minena da Gaza.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!