Bertso eskolako ordezkaritza zabala, final laurdenetan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 8a, 00:00

Urriaren 19an hasiko da final laurdenetako fasea, Eibarren.

Bailarako lau bertsolari arituko dira Gipuzkoako Txapelketako bigarren fasean: Agin Laburu astigartarra, Eli Pagola ereñotzuarra eta Eñaut Martikorena eta Andoni Rekondo hernaniarrak. Horiez gain, Hernaniko Bertso Eskolako zenbait kidek ere lortu dute aurrera egitea.

Pasa den larunbatean amaitu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako fasea. 42 bertsolaritik 24k lortu dute aurrera egitea, eta Hernaniko Bertso Eskolak ordezkaritza zabala izango du final laurdenetan. 

Asteburu honetan atsedena hartzeko tartea izango dute bertsolariek, eta hilaren 19an ekingo diote fase berriari. Eibarren jokatuko da lehenengo final laurdena, eta bertan abestuko du lehenengo aldiz Agin Laburu astigartarrak. Hurrengo egunean, hilaren 20an, Gaztelumendi anaiek kantatuko dute Errenterian.

Gainontzeko saioei dagokienez, urriaren 26an Azkoitian arituko dira Eli Pagola ereñotzuarra eta Asier Azpiroz 'Azpi'; urriaren 27an Irunen kantatuko du Eñaut Martikorena hernaniarrak; eta azaroaren 3an izango da Andoni Rekondo hernaniarraren eta Nerea Elustondoren txanda.  

30etik 18k egingo dute aurrera

Finalerdietan abesteko txartela lortzea izango da bertsolarien helburua. 24 final zortzirenetatik sailkatu dira, eta orain sartuko dira duela bost urteko finalistak. Hortaz, 30 bertsolariren artean jokatuko dituzte fase honetako bost saioak. Bakoitzeko irabazlea zuzenean pasako da finalerdietara, eta gainerako 13 postuak puntuazioaren arabera erabakiko dira. 

Finalerdiek mugarri garrantzitsua ezartzen dute Gipuzkoako Txapelketan. Izan ere, bertan abesteko txartela lortzeaz gain, Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartzeko pauso garrantzitsua ematen dute sailkatutako bertsolariek.

Horrez gain, abenduaren 14an Ilunben jokatuko den final haunditik saio bakarrera egongo dira bertsolariak.

Saio guztietako sarrerak salgai daude dagoeneko

Geratzen diren saio guztietarako txartelak salgai daude dagoeneko www.bertsosarrerak.eus webgunean.

 

EIBAR
URRIAK 19, 17:00

Agin Laburu Rezola
Alaia Martin Etxebeste
Aratz Igartzabal Bidegain
Eneko Araiztegi Agirre
Haizea Arana Cardenal
Manu Goiogana Bengoetxea

ERRENTERIA
URRIAK 20, 17:00

Beñat Gaztelumendi Arandia
Unai Gaztelumendi Arandia
Aitor Salegi Martija
Beñat Iguaran Amondarain.
Iñigo Gorostarzu Etxebeste
Oihana Arana Cardenal

AZKOITIA
URRIAK 26, 17:00

Eli Pagola Apezetxea
Asier Azpiroz Iztueta
Ane Labaka Mayoz
Maialen Akizu Bidegain
Oier Etxeberria Zubimendi
Unai Mendizabal Jauregi

IRUN
URRIAK 27, 17:00

Eñaut Martikorena Lizaso
Amaia Iturriotz Etxaniz
Aner Peritz Manterola
Eneritz Artetxe Eizagirre
Oihana Iguaran Barandiaran
Iñaki Apalategi Astigarraga

TOLOSA
AZAROAK 3, 17:00

Andoni Rekondo Izagirre
Nerea Elustondo Plazaola
Maider Arregi Markuleta
Aitor Tatiegi Loidi
Iñigo Mantzisidor Larrañaga
Jon Gurrutxaga Urbieta

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!