Ordizian jokatuko dute Hernaniko seniorrek

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 5a, 00:00

Etxetik kanpo jokatuko duten lehenengo partidua izango da biharkoa. 11:30etan hasiko da. 

 

Etxean lortutako garaipen ederraren ondoren, etxetik kanpoko lehenengo partidua jokatuko dute gaur Hernaniko Eskubaloi Taldeko seniorrek. Ordizian arituko dira, bihar, goizeko 11:30etan hasita. 

Denboraldia oso ondo hasi zuen Hernanik aurreko larunbatean. Nagusitasunez irabazi zuen Egiaren aurka, eta lehenengo postuan jarraitu nahi du hemendik aurrera. Talde gaztea du aurten Hernanik, baina edozeinen aurka lehiatzeko pronto dago. 

Gainontzeko taldeei dagokienez, neska kadeteak dira Hernanin jokatuko duten bakarrak: gaur 12:00etan jokatuko dute Saiekoren kontrako partidua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!