Asteburu honetan ekingo diote Gipuzkoako Taldekako Bola Txapelketari, eta, ohi den modura, bailarak ordezkaritza zabala izango du bertan.
Bertako bi taldek parte hartuko dute txapelketan: Hernaniko Elur Txorik eta Ereñotzuko Ur Miak. Gainera, zozketak hala erabakita, talde berean lehiatuko dute lehenengo fasean. Hortaz, elkarren aurka arituko dira urriaren 20ko jardunaldian.
Lehenengo fasea amaituta, azaroaren 17an jokatuko dituzte finalerdiak, eta azaroaren 23an izango da finala, Gabirian.