Iker Salaberriak 4,5ko txapelketaren aurrekanporaketa jokatuko du gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 5a, 00:00

Ezkaraien Dario izango du aurkari lehendabiziko mailako txapelketan, 18:00etan hasiko den jaialdian. Laso dute zain final-zortzirenetan.

Lau eta erdiko txapelketa gaur hasiko da Ezkaraien eta bertan, Iker Salaberria goizuetarra izanen da protagonistetako bat. Darioren aurka, 18:00etan hasiko den jaialdian, jokatuko du kaiolako aurrekanporaketa. Irabazlea txapelketara sartuko da zuzenean eta Laso izanen du aurkari datorren urriaren 12an Bilbon, final-zortzirenetako kanporaketan. 

Partidu zaila aurreikusten da, baina saria potoloa da eta Salaberria oso aurkari zaila da edozein pelotarirentzat. Aurrekanporaketa gainditzeko aukerak ditu. Urriaren 11n hasiko dira final-zortzirenak, eta iaz bezala, Agoitzen (Nafarroa) jokatuko dute aurreneko partidua. Hilabete eta erdi geroago, azaroaren 24an, jokatuko dute azkenekoa, finala, Bilbon.

 

Partidu gogorra Azpeitian, Apaolazak eta Lizeagak

Gipuzkoako Binakakoan, Ohorezko Mailan, oraindik porrota ezagutzen ez duten Xabi Apaolazak eta Markel Lizeagak partidu zaila izango dute bihar, 10:00etan, Illunperen aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!