Atzerriko hizkuntzak jakitea garrantzitsua da gaur egun

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 5a, 00:00

Bidaiatzeko, aisialdirako, lanerako... hizkuntzak jakitea beharrezko bihurtu da eta ikasteko akademiak badaude bailaran.

Euskeraz eta gaztelaniaz gainera, atzerriko hizkuntzak jakitea garrantzitsua da. Atzerriko hizkuntzak jakitea lagungarria da bidaiatzeko, beste herrialdeetako lagunekin eta kulturekin hartu-emanetan aritu ahal izateko... eta batzuetan, baita irakurtzeko, informatzeko eta interneten nabigatzeko ere. Baina hizkuntzaren alde atseginagoa alde batera utzita, atzerriko hizkuntzak jakitea askotan ezinbesteko baldintza bihurtu da langileak hautatzeko prozesuetan. 

Inportanteena komunikazioa da, hau da, ikasleak modu arin batean hitz egin dezala eta gauza izan dadila nahi duena adierazteko. Horretarako, praktikara eraman behar da hizkuntza, eta behar horretan eskura dugun edozein aukerak lagundu ahal digu, hala nola filmak jatorrizko bertsioan ikusteak, interneten nabigatzeak, liburuak eta aldizkariak irakurtzeak edo atzerritarrekin geratzeak, mintzamena lantzeko.

Horretarako akademiak beharrezkoak dira eta bailaran Astigarragako London School Of Languages akademia lagungarri izango da, baita Hernaniko Yaben English School, Morris Academy eta Kid&Us.

 

London School Of Languages-ek 30 urteko esperientzia

Astigarragako London School Of Languages akademiak, «atzerriko hizkuntzak menperatzearen garrantzia» azpimarratu du, eta horretan aditua da; izan ere, 30 urte baino gehiago daramazkite ingelesa eta frantsesa irakasten, «gertuko eta konfiantzako ingurune batean».

London School of Languages akademiak talde klaseak, banakako klaseak edota online klaseak eskaintzen ditu: «gure xedea baita ikasleengatik ahalik eta tratu gertuena sortzea». Teacher Training departamentuaz gain, zentro homologatu bakarra izanik, irakasleen etengabeko prestakuntzari garrantzia ematen diotela azpimarratu dute. Eta era berean, ondorengoa nabarmendu dute akademiako irakasleek: «gure ikasleek prestakuntza-saioak jasotzen dituzte metodologia eta teknika berriak ezagutzeko».

 

«Txikitatik hastea gomendatzen dugu»

Maila guztiak eskaintzen ditu London School of Languages akademiak, «haur, gazte eta helduak ditugu C2 (Proficiency) maila bitartera arte. Haurrak 3 urterekin hasten dira akademian, eta ingelesa jolastuz, kantatuz eta beraien gaitasunei egokitutako liburuekin ikasten dute». Eta horregatik, London School Languages akademiak gomendatu du txikitatik hastea atzerriko hizkuntza ikasten: «txikitatik hasten badira atzerriko hizkuntza ikasten, askoz ere errazago barneratuko dute, helduak direnean baino». Hala ere, Astigarragako akademiak ateak zabalik dauzka ingelesa edota frantsesa ikasi nahi duen edonorentzat: «gainera, ikasleen beharretara egokitzen gara eta gure lokalean klaseak emateaz gain, enpresetara ere joaten gara».

 

Ibilbide luzea du Morris Academy-ren metodoak, eta Hernanin duela zazpi urtetik daude

Esperientzia haundia daukan beste ingeles akademia Morris Academy da: 36 urte daramazki Zarautzen, emaitza bikainekin, Mikel Morrisek sortuta, Morris euskera-ingelesa hiztegiaren egileak. Eta esperientzia hori, hernaniarren eskura jarri zuten duela zazpi urte. Akademia berria zabaldu zuten Hernanin.

Ingelesa erakusteko «modu propioa» daukate, libururik gabe haurrekin, eta beraiek sortutako liburu bat erabiliz azterketak prestatzeko garaian. Ingelesa eta euskera uztar­tzea bultzatzen dute, erdera bakarrik erabiliz erakutsi beharrean. Eta metodo tradizionalaz gain, ordenagailuak ere erabiltzen dituzte. Bereziki, ingeles praktikoa da lantzen dutena, hitz egiteari garrantzia emanez; azterketak prestatzeko teoria alde batera utzi gabe, noski. Izan ere, urte asko daramazkite Cambridgeko azterketak prestatzen.
Eta ohiko klaseez gain, bidaiak ere antolatzen dituzte! %100ean beraiek prestatuta, eta ikasleekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!