Eguneko bertsoa

Sagar motak

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 4a, 08:29

Sagar Uzta garaian gaudenez, sagar motei errepaso txiki bat egiteko aprobetxatuko dugu gaurko bertsoa. 2013an Leitzan egindako jaialdiko alea da, Aitor Mendiluzek eta Unai Agirrek osatutako ofiziokoa. Aitorrek lehenengo aldiz eman dio Unairi etxean egindako sagardoa, eta Unaik txarra zegoela esan ondoren, bertso borobil hau bota zion Aitorrek. 

Badik urtebia ta
badik gezamina
badik txalaka eta
badik pelestrina.
Hobea izango dek
nunbaiten jakina!
Oaindik ez dit probatu
herorrek egina.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!