Herriak eman zuena orain
agintariak bete du
gizarteari aspaldi zaio
bere momentua heldu.
Urriak bata eta aurrera
beira jarrita gaude gu
Espainiaren aginduei lehen
maiz obeditu diegu
baina hemendik aurrerakoa
guk erabakiko degu.
Gaurkoan Beñat Gaztelumendiren bertsoa gogoraraziko dugu. 2017ko urriaren 1ean Katalunian egindako erreferenduma baino lehenxeago abestutako bertsoa da, 'Hainbeste jende zain egon den hitzaldia emateko ordua heldu da' gaiari erantzunda.
Herriak eman zuena orain
agintariak bete du
gizarteari aspaldi zaio
bere momentua heldu.
Urriak bata eta aurrera
beira jarrita gaude gu
Espainiaren aginduei lehen
maiz obeditu diegu
baina hemendik aurrerakoa
guk erabakiko degu.