Arratsaldean zehar fronte batekin giroa ezegonkortu egingo da. Ordura arte, giroa lasaia eta nahiko argia izango da, erdi mailako laino eta goi-lainoen tarteekin; haizea hegotik ibiliko da eta tenperatura maximoak 23-25 ºC artekoak izango dira. Arratsaldeak aurrera egin ahala, ordea, mendebal/ipar-mendebaldeko haizearekin lainogune trinkoak iritsiko dira eta zaparradak bota ditzake; zenbait lekutan mardulak izango dira eta ekaitzak jo dezake, bereziki gauean.