Erritmo geldiezina hartuko du kulturak urrian

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 1a, 00:00

Helduen Hitza antzerki taldeak eskainiko du emanaldia gaur, Erriberan.

Makina bat ekintza izango dira Astigarragan eta Hernanin, hilabete osoan zehar. Bi saio berezirekin ekingo diote Astigarragan, gaur bertan: '¿Y ahora qué?' antzezlana, eta gorrentzat moldatutako ipuin kontaketa.

Baliteke iraila trantsizio hilabetea izatea, neurri batean, udako oporralditik bueltan kultur egitasmo, ikastaro eta programa ezberdinak martxan jartzeko. Baina joan den hilabetean zehar berotzen hasitako motorrak, bere potentzia osoan piztuko dituzte urrian, Astigarragan zein Hernanin. Bi herrietan, bete-betea dator hilabeteko kultur agenda.

Gaur hasiko da urria, eta gaur bertan ekingo diote kultur programazioari ere. Astigarragan, gainera, bi saio berezi prestatu dituzte hilabetea hasteko. Batetik, '¿Y ahora qué?' antzezlana izango da Erriberan, arratsaldeko 18:30etan hasita. Adinekoak izango dira protagonista, Helduen Hitza antzerki taldea igoko baita eszenatokira, emanaldia es­kaintzera. Galtzaur jubilatuen elkarteak antolatu du saioa.

Eta bestetik, ipuin kontaketa izango da Erriberako liburutegian, baina ez ohiko formatuan: gorrentzat moldatutako saioa prestatu dute, zeinu hizkuntzan eta euskeraz eskainiko dutena. Bi txandatan izango da, adin ezberdinetarako: 1-3 urtekoentzat arratsaldeko 17:00etan, eta 4-6 urtekoentzat 18:00etan.

Hortik aurrera, beste hainbat saio berezi izango dira hilabete osoan ere. Segida emango diote Emakumeak eta Kirola egitasmoari, mahai inguru bat eta hiru ikastaro antolatuta. Ekintza ugari izango dira Sagardoetxean, sagardogintzarako hain berezia den urte sasoi honetan. Eta genero indarkeriarekin eta aniztasun funtzionalarekin lotutako jardunaldia antolatu du Matazak elkarteak, hileko hirugarren astebururako.

Hernanin, berriz, urrian izan­go dira auzoetako azkeneko festak (Zelabiden eta Txantxillan); Gau Beltzeko ospakizunak; eta baita Bakailu Astea ere, etzi aurkeztuko dutena. Horrez gain, bueltan izango dira Hernani Zineklubaren saioak, literatur solasaldiak, erakusketak, antzerki saioak, dantza emanaldiak...

ASTIGARRAGAN URRIAN

1 '¿Y ahora qué?' antzezlana, Helduen Hitza antzerki taldearen eskutik, Galtzaur elkarteak antolatuta. 18:30etan, Erriberan. Gaztelaniaz. Sarrera doan.

1 Gorrentzat moldatutako ipuin kontaketa, liburutegian: 1-3 urtekoentzat 17:00etan, eta 4-6 urtekoentzat 18:00etan. Zeinu hizkuntzan eta euskeraz. Doan.

3-18 'A la yuklak, golpian bat!' erakusketa, Sagardoetxeak antolatuta, Erribera kulturgunean. Ordutegia, 09:00-13:00 eta 16:00-20:00. Euskeraz eta gaztelaniaz. Doan.

3-26 Emakumeak eta Kirola:

3 Mahai-ingurua: 'Amatasuna eta ariketa fisikoa kontziliatzen'. 18:00etan, Emakumeon Etxean.

6 Ikastaroa: 'Funcional-Hybrid Training' saioa. 11:00etan, Urumea kalean. 16 urtetik gorakoentzat. Izenematea kiroldegian, urriaren 3ra arte.

18 eta 25 Ikastaroa: Eskalada hastapena. 17:00etan, kiroldegian. Izenematea, Emakumeon Etxean.

19 eta 26 Ikastaroa: Eskalada hastapena. 10:00etan, kiroldegian. Izenematea, Emakumeon Etxean.

5-27 'Sagar muztioa familian' tailerra, Sagardoetxean. Larunbatetan bost txanda (11:00, 12:00, 13:00, 17:00 eta 18:00) eta igandeetan hiru (11:00, 12:00 eta 13:00). Euskeraz eta gaztelaniaz. Sarrerak: helduek 6 euro, 5-17 urtekoek 3 euro.

5 Hitzaldia: 'Ez! Mugak jartzearen plazera'. 11:00etan, Emakumeon Etxean. Gazte Asanbladak eta Emakumeon Etxeak antolatuta. Gazteei zuzenduta, euskeraz. Doan.

6 Zinea: 'Patrick heroi txikiak abentura handiak'. 16:30etan, Erriberan. Haurrentzat, euskeraz. Sarrera: 2 euro.

6 Zinea: 'Norberta'. 19:00etan, Erriberan. Gaztelaniaz. Sarrera: 5 euro.

10 Dastaketa gidatua: bertako eta nazioarteko sagardoak. 19:00etan, Sagardoetxean. 15 euro.

11 Bertso afaria, Maialen Lujanbio eta Agin Laburu bertsolariekin. 20:30etan, Gure Izarra elkartean. Txartelak eskuragarri, 35 euroan, Gure Izarrako bazkideen bitartez edo 637 736 629 telefonora deituta.

13 Zinea: 'Robotia'. 16:30etan, Erriberan. Haurrentzat, euskeraz. Sarrera: 2 euro.

13 Zinea: 'La virgen roja'. 19:00etan, Erriberan. 12 urtetik gorakoentzat, gaztelaniaz. Sarrera: 5 euro.

15 Irakurketa Kluba: 'Gaueko azken expressoa', Eneko Aizpuru. 19:30etan, Erriberan. Isabel Etxeberriak gidatuta, euskeraz. Doakoa eta irekia.

17 Ipuin kontaketa: 'Azalerako ipuinak', Saroa Bikandiren eskutik. 17:00etan, liburutegian. 1-3 urtekoentzat, euskeraz. 20 haurrentzat dago tokia (bakoitza heldu batekin), eta gonbidapenak zozketatu egingo dira. Zozketan parte hartzeko izenematea, urriaren 14tik aurrera liburutegian.

18-31 XXIV. Sagar Uzta Argazki Rallyko erakusketa, Sagardoetxean: asteartetik larunbatera 11:00-13:00 eta 16:00-19:30; eta igande eta jaiegunetan 11:00-13:30. Sari banaketa urriaren 18an izango da, 19:00etan Sagardoetxean.

19-20 Jardunaldia: 'Genero indarkeria eta aniztasun funtzionalak. Tu puntada tiene un hilo'. Erriberan. Larunbatean 09:00-15:00, eta igandean 10:00-13:30. Doan.

23 Ipuin kontaketa: 'Ipuin bat, kantu bat', Lur Kortaren eskutik. 17:00etan eta 18:00etan, liburutegian. 4-6 urte bitartekoentzat, euskeraz. Gonbidapenak urriaren 21etik aurrera eskuragarri, liburutegian bertan eta astigarraga.eus webgunean, doan. Saio bakoitzean 30 haurrentzat izango da tokia, gurasorik gabe.


HERNANIN URRIAN

1 CIMASUB Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa. 19:00etan, Biterin. Doan.

3 Kultur Bira: 'Stand Up' bakarrizketa. 20:30etan, Gabriel Zelaia plazan. Zelabide auzo elkarteak antolatuta.

3 Zinea: 'Lau elementuak'. Udalbiltzaren Geuretik Sortuak ekimenaren baitan. 19:00etan, Biterin. Sarrera doan.

3-18 XII. Bakailu Astea:

3 Bakailu Astearen aurkezpena, eta lehiaketa epaimahai profesionalarekin. 11:00etan, Plaza Berrin (eguraldi txarrarekin, Atsegindegin).

7-18 Tabernen arteko bakailu pintxo lehiaketa herrikoia.

11 Tximeleta txaranga, 19:00etan.

12 Bisita gidatua, Hernaniko hirigune historikoan. Izenematea: 688 607 838 edo turismoa@hernani.eus.

18 Pintxo lehiaketaren sari banaketa 17:30etan, eta Rockalean 19:00etan.

4-6 Zelabideko Jaiak.

4-11 Erakusketa, Udalbiltzaren Geuretik Sortuak ekimenaren baitan. Biterin.

5-6 Zinea: 'Del reves 2'. Haurrentzat, Biterin.

5-7 Zinea: 'Soy Nevenka'. Helduentzat, Biterin.

5 Kultur Bira, 17:00etatik 19:00etara Atsegindegin. Kaxko auzo elkarteak antolatuta.

8 Hitzaldia: 'Osasuna elikadura bidez', Eneko Landabururen eskutik. 19:00etan, Sandiusterriko aretoan. Gaztelaniaz. Sarrera, doan. Herrilur kontsumo elkarteak antolatuta.

9 Ipuin kontaketa, Ixabel Agirresaroberen eskutik, Biterin: HH3 eta HH4 mailetako haurrentzat 17:30etan, eta HH5etik gorakoentzat 18:00etan. Edukiera mugatua, eta gonbidapenak liburutegian eskuragarri.

10 Karenaren kontzertua: 'Loak irauteko'. 19:30etan, Biterin. Sarrerak 8 euroan, Biterin eta kultura.hernani.eus webgunean.

12 Kalez Kale Kantari.

12 Erromeria, San Joan Konpartsak antolatuta.

15 Emakumeen Euskal Literatura Mintegia: 'Lilurabera', Yurre Ugarte. Alaine Agirrek gidatuta. 18:30etan, Udal Libururegian.

16-25 Erakusketa: 'Ikusi arte!', Mikel Barreiro, Gorka Setien eta Errapiako sortzaileen lanekin. Biterin. Ordutegia: 18:00-20:00. Errapia elkarteak antolatuta.

17 Hernani Zinekluba: 'Licorize Pizza', Paul Thomas Anderson. 19:00etan, Biterin. Jatorrizko hizkuntzan, gaztelaniazko azpitituluekin. Sarrerak 3 euroan, Biterin eta kultura.hernani.eus webgunean.

21 Erakusketa: Ibaiaren garbiketan aurkitutako hondakinak. Gudarien Plazan.

22 Literatur solasaldia: 'Hamairu ipuin', Luisa Carnes (Danele Sarriugartek euskeratua). 19:00etan, liburutegian. Ane Mayozek gidatuta, euskeraz.

23 Gau Beltzeko kontaketa, Edurne Mitxeoren eskutik. 18:00etan, Biterin. 8-10 urtekoentzat. Edukiera mugatua, eta gonbidapenak liburutegian eskuragarri.

24 Dantza: 'Migratzaileak', Aukeran dantza konpainiaren eskutik. 19:30etan, Biterin. Sarrerak 8 euroan, Biterin eta kultura.hernani.eus atarian.

25-26 Txantxillako Jaiak, Txantxiku elkarteak antolatuta.

26 Haur antzerkia: 'Kontukantari 3: Zimurren artean kontukantari'. 12:00etan, Biterin. Sarrerak 3,5 euroan, Biterin eta kultura.hernani.eus atarian.

30 Literatur solasaldia: 'La ceguera del cangrejo', Alexis Ravelo. 19:00etan, liburutegian. Slawka Grabowskak gidatuta, gaztelaniaz.

30-azaroak 8 Erakusketa: 'Gure herriko señorak'. Uxue Bereziartuaren eta Miren Bereziartuaren eskutik, Arte Sorkuntza Bekaren baitan. Biterin.

31 Gau Beltzeko kalejira eta antzerkia. Dobera Euskara Elkarteak antolatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!