Hernaniko seniorrek garaipenarekin hasi dute eskubaloi denboraldia

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 1a, 00:00

Egia gainditu dute, 30-21, bailarako taldeentzako oparoa izan den asteburuan.

 

Eskubaloi denboraldia ezin hobeto hasi du Hernaniko senior taldeak, Egiaren aurka garaipena lortu eta gero. 30-21 amaitu zen partidua eta hernaniarrak hobeak izan ziren hasieratik amaierara bitarte. Ondo hasten dena, ondo amaitzen omen da. Ea denboraldiaren ispilu den lehenengo garaipena.

Seniorrak bakarrik ez, orokorrean jardunaldi bikaina izan da bailarako eskubaloiarentzat. Azpimarratzekoa da kadete mutilek, Euskal Kopan, lortutako garaipena. Lehendabiziko bi partiduak galdu eta gero Tolosa 22-27 garaitu zuten Usabalen eta garaipenarekin amaitu dute txapelketa hau. Jubenilek ordea, erraz galdu zuten, 45-26, Tolosaren aurka. Jubenil mutilak garaipenik gabe geratu dira Euskal Kopan.

Hori izan zen porrot bakarra. Jubenil nesketan, Gipuzkoako ligan, Mundarrok eta Hernanik garaipen ederrak lortu zituzten. Mundarrok 32-5 jipoitu zuen Munttarpe eta Hernanik, 25-24 menderatu zuen Aloña Mendi. 

Gol bakarreko aldearekin beste bi partidu irabazi zituzten hernaniarrek, markagailu berarekin. 26-25 eta 25-26 lortu zuten garaipena kadete mailako nesken bi taldeek, Urola Goierriren eta Bergararren aurka.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!