Hiru berdinketa eta porrot bat, bailarako talde nagusiek

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 1a, 00:00

Partidu lehiatua izan zen, baina elgoibartarrak nagusitu ziren.

Euskal Ligako neskek hiruna berdindu dute Zarautzen. Ohorezko Erregional mailan 1-2 galdu du Hernanik, Elgoibarren aurka.

 

Ez da astebururik onena izan bailarako futbolarentzat, talde nagusiei erreparatuz gero. Hernaniko neskek, Euskal Ligan, berdinketa baliotsua lortu zuten Zarautzen, hiruna, baina mutilen Ohorezko Erregional mailako berdeek, 1-2 galdu zuten Zubipen Elgoibarren aurka. 

Euskal Ligako taldeak gertu izan zuen garaipena, baina 88. minutuan berdindu zuen partidua Zarautzek. Paula Soroeta eta Garazi Lizarraga (2) izan ziren goleatzaile hernaniarrak. Lidertza galdu arren, bigarren jarraitzen du Hernanik, 10 punturekin.

 

Mundarrok eta jubenilek ere, berdindu

Mundarroko Preferente mailako taldeak eta Hernaniko jubenil nazionalak ez dute garaipenik ezagutzen aurtengo denboraldian. Astigartarrek 0-0 berdindu zuten Villabonan eta bitik bi berdinkera lortu dituzte. Bere aldetik, Hernaniko jubenilek bina berdindu zuen Danok Bat Bren aurka. Ekhi Garmendiak 2 eta 1ekoa jarri zuen 83 garren minutuan, baina luzapenean berdindu zuten bilbotarrek.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!