Hodei Lujanbio bigarren Zeanurin, eta Xabat Alonso hirugarren Lasarte-Orian

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 30a, 12:52

Asteburuan, Zeanurin eta Lasarte-Orian jokatu dira mendi lasterketak eta bertan, bailarako lasterkariek bi podium lortu dituzte.

Zeanurin, Gorbeia Suzien famatua jokatu zen 32 kilometroko ibilbide luzean eta 21 kilometroko ibilbide motzagoan. Luzean Munduko kopan ibiltzen diren lasterkariak aritu ziren eta 21 kilometrokoan Hodei Lujanbio (2h10:05) goizuetarrak bigarren amaitu zuen, Roger Comellas (2h00:44) kataluniarraren atzetik. Ibilbide luzean Araitz Irazu (5h46:12) hernaniarrak 43garren amaitu zuen nesketan eta Sergio de Oliveira (3h52:12) astigartarra 51garren izan zen mutiletan.

Gertuago, Lasarte-Oriako mendi lasterketan, Xabat Alonso (1h13:12) hernaniarra hirugarren izan zen. Irungo Patrick Laqueche (1h11:37) izan zen garailea, Eskoriatzako Josu Galvezen (1h12:40) aurretik. Xabier Bastarrarena (1h20:29) astigartarra 13garren izan zen eta Mikel Artola (1h23:57) hernaniarra 21garren.

Bailarako beste hamaika partaide izan ziren Lasarten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!