Giro sanoa esaten dena egingo du gaur. Eguraldi egonkorrarekin jarraituko dugu. Hasieran hegoaldeko haize suabea ibiliko da, baina goizean ipar-mendebaldera egingo du kostaldean. Ondorioz, kostaldeko tenperatura maximoak igandekoak baino baxuagoak izango dira. Giro eguzkitsua, oro har, eta egunaren bigarren partean Kantauri isurialdean behe-hodeien tarte hodeitsuak agertuko dira.