Gaur bi pala partidu jokatuko dituzte Mundarroko bi bikotek, partidu gehienak atzorako iragarrita egon arren. Txomiñenean, 12:00etatik aurrera, Xabi Goizuetak eta Iker Lasok Zarautz 2 taldearen aurka jokatuko dute Gipuzkoako Txapelketako hirugarren partidua, hirugarren mailan. Aurreko biak galdu eta gero, irabazi beharra dute nahi baino lehen kanporatuak ez izateko.
Zestoan, Alain Agirrek eta Beñat Zubiarrainek, bigarren mailako partidu garrantzitsua jokatuko dute Abantzuren aurka 10:30etan.