Saskibaloia pixkana-pixkana martxan ari da jartzen eta asteburu honetan Gipuzkoako seniorrek hasiko dute denboraldia, bigarren mailan. Bertan, Mundarroko bigarren taldeak eta Hernanikoak parte hartuko dute. Asteburu honetan hasiko dute denboraldia. Mundarrok bart jokatu zuen partidua Antigua Luberriren kontra, eta Hernanik gaur debutatuko du Elgoibarren Modelos Moldeberriren kontra, 16:00etatik aurrera. Denboraldiko lehendabiziko partidua dute hernaniarrek eta gogotsu daude jokalariak denboraldia hasteko.
Lehenengo mailan, Mundarrok bigarren partidua gaur Beasainen jokatuko du, 18:00etatik aurrera, BKLren aurka. Aurreko astean garaipen ikusgarria lortu zuten astigartarrek azken minutuan markagailua irauli eta gero.