Eguneko bertsoa

Turismoari

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 27a, 09:24

Turismoaren Nazioarteko Eguna da irailaren 27a. Hori baliatuta, Nerea Elustondoren bi puntu erantzun hautatu ditugu gaurko. 

Izan ote liteke
berez jasangarri?
Donostin bizi denai
puntu hau ez jarri!
Jendea ugaritu
da ikaragarri
ta bertakoak gabiltz
estu eta larri!

Turistaz betetzen da
udan kostaldea
ta esan dizut biktima
bat dela Nerea!
Nahiz ta gustoko ez izan
datorren jendea
ni´re turista izan
naiteke ordea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!