Ze giro gaur?

Giro nahasia nagusituko da

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 27a, 08:53

Lainoak nagusi izango dira, nahiz eta ostarteak zabaldu.

Une batzuetan zerua ilun-ilun jarri eta zaparradak egingo ditu, eta beste batzuetan ostarteak irekiko dira. Ez da baztertzen trumoi-ekaitzen bat izatea kostaldetik gertu. Gainera, tenperaturek behera egingo dute, eta mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizeak gogor joko du, hotz sentsazioa zertxobait areagotuz. Tenperatura altuenak 17-19 ºC artekoak izango dira eta minimoak egunaren amaieran neurtuko dira.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!