Doinua: Batzutan da argia
Kapritxoso izaten
da gure eskea
zaila da eguzkitan
luzaro eustea
zaila eguraldi txar
horiek uztea
bata daukagunean
nahi dugu bestea
onena ortzadarrak
marrazten hastea.
Eguneko bertsoak lotura estua du eguraldiarekin. Gaurko eguraldi kaxkarra aprobetxatuta, Jon Martinek 2002an botatako ale hau dakargu. Ondorengo gaiari erantzun behar izan zion oiartzuarrak: 'Bi hitz emango dizkizut, eta biak elkarrekin ezkondu beharko dituzu: euria eta eguzkia'.
Doinua: Batzutan da argia
Kapritxoso izaten
da gure eskea
zaila da eguzkitan
luzaro eustea
zaila eguraldi txar
horiek uztea
bata daukagunean
nahi dugu bestea
onena ortzadarrak
marrazten hastea.