Haizeak indarra galdu eta ipar-mendebaldera joko du, beraz orduak pasa ahala tenperatura jaitsi egingo da eta eguneko tenperatura baxuenak azken orduetan neurtuko dira. Fronte batek zeharkatu du Euskal Herria eta denena egingo du euria, alabaina, Kantauri isurialdean sarriago eta ugariago egingo du.