Frutu sasoiratubak
diranean biltzen
abiyatzen da kanpo
berdea oritzen;
ostorik gabe dira
arbolak gelditzen
lore zoragarriyak
igartuta iltzen,
eta txoriyen kantu
polittak ixiltzen.
Bertso hau Auspoa bildumako Sagardoaren graziya ta beste bertso asko liburuan bilduta dago.